XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lehen aipatu dugu fisikariak lan zientifikoa egiten duela.
Zertan datza lan zientifikoa?.
Zeintzuk dira zientzilariaren iharduera nagusiak?.
Guk erantzun baino lehen ikus dezagun ikerketa zientifiko baten adibidea.
Vienan lan egiten zuen
Ospitaleko beste sailean, berriz, gaitz hori harrapatzen zuten emakumeen portzentaia ez zen %1era iristen.
Zergatik halako diferentzia?.
Hasteko, arazoari buruz zeuden eritziak jaso zituen.
Horrela, gehienen ustez, A saileko hilkortasun altuaren arrazoia, medikuntz ikasleek sail horretan praktikak egitean emakumeei egiten zizkieten arduragabeko azterketak ziren.
Handik denbora puska batera, beste ideia bat otu zitzaion.
Bera eta bere laguntzaileak, autopsi gelan ebakuntza egin ondoren iristen ziren A sailera, eta eskuak ur eta jaboiarekin besterik gabe garbitu ondoren bisitatzen zituzten emakumeak.
Posibilitate hori frogatzeko arau berria ezarri zuen: gaixoak aztertu baino lehen, eskuak garbituko zituzten denek kloratutako kare-disoluzio batekin.
Hilkortasuna jaisten hasi zen eta B sailekoa baino txikiagoa izatera iritsi zen.
Zientzilariak arazoak planteatu, aztertu, nondik nora doazen ikusi egiten du lehenbizi.
Horrekin batera soluzio edo esplikazioren bat igartzen du edo bururatzen zaio (hori da, hain zuzen, noizbait adituko zenuen hipotesi hitzaren esanahia).
Hipotesi hori egiaztatzea da hurrengo lana.
Horretarako beharrezkoak diren esperientziak diseinatu eta gauzatuko ditu zientzilariak, askotan esperientzia horretan neurketak eginez.
Azkenik, esperientzien emaitzak aztertu, ordenatu eta interpretatu ondoren, ondorioak aterako ditu.